Arregi Cendoya, Ignacio
Gipuzkoar erlijio gizon eta kazetaria (Oñati, 1931). Hamazazpi urte zituela Jesusen Konpainian sartu eta filosofia eta teologia ikasketak hasi zituen Oñako San Francisco Javier ikastetxean (Burgos). Bi lizentziaturak Bilbon, Deustuko Unibertsitatean, amaitu zituen geroago. Kazetaritzaren munduan murgildurik, 1963-1965 bitartean Bergamoko (Italia) Scuola di Giornalismo di Bergamo delakoan telebista eta irratian espezializatuz, Gizarte Komunikabidetako Diplomatura lortu zuen. Loiolako Herri Irratian 1966. urtean esatari lanetan hasi eta 1982 arte jardun zuen, azken lau urteetan zuzendari gisa. Garai hartan herri mailako musika programarik hoberenaren Ondas saria ere jaso zuen. Herri Irratia utzi zuenean, Eusko Irratia, Radiodifusión Vasca, S.A.ko zuzendari izatera pasa zen 1982ko abenduan eta kargu horretan egon zen 1985 arte. 1986. urteaz geroztik Vatikano Irratian ari da lanean, Programazio saileko zuzendariorde eta Informatiboen saileko zuzendari bezala.