Arregi Azpeitia, Gurutzi
Bizkaitar etnografoa (Lemoa, 1936). Politika eta Gizarte Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Función de la ermita en la vecindad tradicional de Bizkaia doktore tesia aurkeztu zuen unibertsitate horretan bertan. Labayru Institutuko Etnografia Saileko zuzendaria eta Euskalerriko Atlas Etnografikoaren koordinatzailea da. 1972-1985 bitartean Jose Migel Barandiaranekin lan egin zuen. 1973tik Etniker proiektuan lan egiten du Euskal Herriko material etnografikoen bilketa sistematikoa eginez. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa koordinatzen du, EAEko eta Nafarroako Gobernuen laguntzaz. Eskoriatzako Irakasle Eskolan kultura antropologiako ikastaroak eman ditu. Bilboko Labayru Institutuko Etnografia saileko zuzendaria da eta Bilboko Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoa kudeatzen duen Patronatuko kide izan zen 1981-1989 bitartean. Eusko Ikaskuntzako idazkariorde izan da (1979-1984), Antropologia-Etnografia saileko lehendakari (1979-1986) eta idazkari kudeatzaile (1982-1990).