Arpanet
Informatikako sarea, Estatu Batuetako Babes Sailaren Advanced Research Projects Agency (ARPA) agentziak 1960ko hamarraldian osatua. Sare honek 60.000 ordenagailu lotu zizkion elkarri, honako helburu hau betetzeko: erasoren bat gertatu eta telefono sareak suntsituz gero, datuak trukatzeko sistema ez zentralizatu baten bidez erantzutea arazoari. Orduan finkaturiko komunikazio protokoloak izan dira gaurko Internet sarearen jatorria. 1990ean Arpanet sarearen ordez Zientziarako Fundazio Nazionalaren Sarea (NSFNET) hasi zen lanean, konputagailu handiak eta lekuan lekukoak elkarri lotzeko. Gaur egun Interneten lastertasun handiko gune gisa dihardu NSFNET sareak.