Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arpad

Hungariako printze handia (? - 907). Tradizioaren arabera, petxenegengandik ihesi zihoazen zazpi tribu hungariarrek printze izendatu zuten Arpad, magiar izeneko tribu indartsuko buruzagia. Arpad gidari, hungariarrak 896. urtean sartu ziren Karpatoetan eta bulgariar, valakiar nahiz moraviarren aurka borrokatu ziren. Arpad Hungarian 1301 arte gobernatu zuten dinastia arpadiarreko lehenengoa izan zen.