Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arkeologia

iz. Antzinako gauzak aztertuz antzinako kultura eta herriak aztertzen dituen zientzia. Zientzia horrek azterketetan erabiltzen dituen aztarnak ez dira literatura lanak izaten, gauzakiak, tenpluak, tresnak, eta abarrak baizik. Pizkunde garaian sortu eta garrantzi handia hartu zuen, XIX. mendean Egiptoko eta Greziako aztarnategietan egindako ikerketen ondorioz. Historia aztertzeko lagungarri izaten da eta hainbat alor biltzen ditu: zeramika, paleografia, etab.