Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arkelao

Mazedoniako erregea (K.a. 413 - 399). Perdikaren sasiko semea. Aitak eta haren ezkontideak izandako oinordekoak desagerrarazi ondoren errege-jargoia beretu zuen. Estatua eta gudarostea berregituratu zituen, eta musikari eta olerkariak hartu zituen bere gortean, Euripides, beste batzuen artean. Mazedoniako erreinuaren aitzindaria izan zen. 399. urtean hil zuten.