arkeopterix
iz. Paleont. Saururidoen taldeko hegazti fosila. Oiloa baino zerbait txikiagoa da, barailan hortzak ditu eta oso begi handiak. Aurreko gorputz adarretan hiru behatz zituen azazkalekin, bizkar hezurra isats luze bate bukatua, eta isatsa, enborra eta lau gorputz adarrak luma luzez estaliak zituen. Ezagutzen den hegaztirik zaharrena da eta hegazti eta narrastien bitartekotzat jotzen da. Bavariako Solenhofenen aurkitu zen 1860an lehen aldiz.