Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ariztia, Marie

(Mayi Ariztia). Lapurtar idazlea (Sara, 1887 - ? 1972). Ikasketak Saran eta Mont de Marsanen egin zituen. Ipuinak eta folklore gaiak erabili zituen gehienbat «Gure Herria», «Herria», «Egan» eta «Eusko Folklore» aldizkarietan. Hamasei ipuin bildu zuen Amattoren uzta: La Moisson de Grand’mere (1934) izenburuko lanean.