Argüelles, Hugo
Mexikar idazle eta antzerkigilea (Veracruz, 1932). Medikuntza ikasi zuen bost urtez Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta arte dramatikoa, hiru urtez, Arte Ederretako Institutu Nazionaleko Antzerki Eskolan. Gaztelaniazko irakaslea izan zen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Arte dramatikoko irakaslea izan zen, eta Arte Ederretako hainbat eskola sortu zituen Mexikon. 1979an literatura dramatikoko lantegia sortu zuen. 1982an urteko idazlerik onenaren saria eman zioten El ritual de la salamandra (Arrubioaren erritua) lanagatik. Hainbat filmetako gidoiak ere egin ditu, besteak beste, La primavera de los escorpiones (Eskorpioien uda), Las pirañas aman en cuaresma (Pirainak garizuman maitatzen dute), Las figuras de arena (Hondarrezko irudiak), Los amantes fríos (Maitale hotzak) eta One way (Bide bat). Idatzi dituen lanen artean aipagarriak ditu: Los prodigiosos (Miragarriak), Los cuervos están de luto (Beleek lutuz dute), El velorio en turno (Gaubeila txanda), Doña Macabra (telebista saioa), El ritual de la Salamandra (1982, Arrubioaren erritua), Los amores criminales de las vampiras morales (1983, Banpiro moralen amodio kriminalak), Los caracoles amorosos (1988, Barakuilu maitatiak), Trilogía Musical (1994, Musika trilogia).
- argudiatu, argudia, argudiatzen
- argudiatze
- argudio
- Arguedas
- Arguedas
- Argüelles, Hugo
- argulido
- argulo
- argumentu
- Argyll
- Arhan