Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Argia

1921. urtean sortu zen euskal astekaria, Victor Garitaonaindiaren zuzendaritzapean. Apaiz talde batek gidatua, erlijioa eta baserri gaiak erabili zituen; nekazari jendeari zuzendua zen. Garitaonandiaren ondoren, P. Etxeberria, Jose Arrue, Anbrosio Zatarain eta Andres Arzelus «Luzear» izan ziren zuzendariak. 1936ko altxamendu frankistarekin batera amaitu zen Argia.