argi
A iz. Gauzak ikusgai egiten dituen zera. || Egun argia. ◊ Argi artifiziala, elektrizitatezkoa bereziki. || Argi iturria. || Gorputz goriek eta argikorrek igortzen dituzten uhin elektromagnetiko ikusgai eta ikusgaitzak. || Aditzeko, zerbaitez jabetzeko ahalmena. || izond. Argi asko jasotzen duena. || Adimentsua. || adlag. Zalantzarik gabe. || Argi(-)txinta. Argi-izpia. B. izond. Argi asko jasotzen duena. Etxe, gela argia. Egun, eguraldia argia: hodeirik gabea, argitsua. || (Koloreei buruz). Berde, gorri argia. || Irud. Adimen zorrotzekoa. Adimen argiko gizona. ik. adimentsu. || Irud. Ongi nabaritzen dena, erraz ulertzen dena. Letra argiz idatzi.
C. adlag. ik. argiro. || Argi eduki, egon (3. pertsonan), utzi, adierazi, ikusi, hitz egin… Zalantzarik, puntu ilunik gabe. Eguzki argia bezain argi dagoen auzia. || Argi eta garbi. Argi eta garbi hitz egin zutelako kale borrokaren aurka. || Argi egon. (1. eta 2. pertsonak), ibili. Erne, kontuz. Argi ibili beharko dute hemendik aurrera. Argi!: erne!