Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ardenne

(Zelta hizkuntzaz Ar-Tann, «haritzak») Belgika, Frantzia eta Luxenburgoko oihan lurraldea. Ardenneko ordokiak 10.000 km2-tan hedatzen dira. Gailur gorena, Botrange (692 m). Meuse ibaiak eta Mosela ibaiaren adarrek ureztatua. Hiri nagusiak: Bastogne, Bovigny, Bullange, Butgenbach, Libramont, Saint-Vith (Belgika), Charleville-Mézičres (Frantzia) eta Wiltz (Luxenburgo). Baso ustiapena.  v  Historia. Ardenne oihan eskualde zaharra erromatarren garaiko lurraldea da. Karlomagnoren inperioa banatu ondoren (Verdungo Hitzarmena, 843), ospe handiko abadiak fundatu ziren bertan. Lehen eta Bigarren Mundu gerretan, Alemaniako eta Frantziako gudarosteen arteko borroka handiak izan ziren Ardenneko lurretan.