Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ardebil

Azerbaijango hiria, Kaspiar itsasoaren inguruan, Iran estatuaren barnean. 283.710 biztanle (1986).  v  Historia. V. mendean fundatua eta arabiarrek hartua (638), Ardebil Azerbaijango hiriburua izan zen kalifa omeiatarren garaian. Mongoliarrek konkistatu zuten XIII. mendean. Safiiar xiiten garaian ezagutu zuen bere gorena Ardebil hiriak (XIV.-XVII.).