Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ardi 1

iz. Abere xehea, ugaztun hausnarkaria, iletsua, gehienetan talde handietan zaintzen dena. || Bizk. Arkakusoa, kukusoa. || Ardi(-)esne. Ardiaren esnea. || Ardi(-)gazta. Ardi esnez egindako gazta. || Ardi(-)larru. Ardiaren larrua. || Ardi(-)txakur. Ardiak zaintzen dituen arrazako zakurra.  v  Ardia historiaurrean hezi zuen gizonak, eta basa-ardi mota askorekin gurutzatu. Gurutzatze horietatik era askotako ardi arrazak sortu dira. Lurbira osoan hazten da, artilea, haragiaz eta esneaz baliatzeko. Zenbait arraza oso txikiak dira; metro erdi baino gehiago ez dute hartzen altueran, eta 20 kgr baino gehiagora ez dira iristen pisuan. Beste batzuk, berriz, erraldoiak dira, metro bete altu, eta ehun kgr-tik gora pisuan. Zenbait arrazak adarrik ez du; beste zenbaitetan, berriz, arrak eta emeak, biek dituzte adarrak. Isatsa motza izaten da; baina badira handia dutenak ere, zenbait arrazatan gantz biltegi handia izaten baita isatsa.