Arbelbide Mendiburu, Xipri
Baxenabartar idazlea (Heleta, 1934). Teologia ikasketak egin zituen Lyonen (1961) eta Gizarte Zientzietakoak Parisen (1976). 1964-1975 bitartean misiolari eta irakasle aritu zen Boli Kostan. Euskal Herrira itzulirik, apaiz lanetan aritu zen hainbat herritan, eta Gure Irratia eta Herriz herri astekaria sortu zituen (1981). Lanik aipagarrienak: Irri solas (Xalbador Saria 1981ean); Afrikako salbaien zuhurtzia (Irun Hiria saria 1982an); Garazi (Xalbador saria 1984n); Piarres Lafitte (1986); Gerlako trenza bizidunak (Xalbador saria 1986an); Piarra Topet Etxahun (Café Iruña saria 1986an); Lipua eta pika (1987); Iraultza Heletan (1991); Jean Pierre Goytino eta Californiako Eskual Herria (Mikel Zarate saiakera saria 2002an); Euskaldunak Aljerian (2003). Euskaltzain urgazlea da.
- Arbeiza
- arbel
- Arbelaitz, Hilario
- Arbelaitz
- Arbelbide, Jean Pierre
- Arbelbide Mendiburu, Xipri
- arbeletxeko
- arbelondo
- arbendol
- arbendolondo
- Arber, Werner