Arbelbide, Jean Pierre
Euskal idazlea (Zaro, 1841 - Baiona, 1905). Hogeita sei urterekin egin zen apaiz. Hazparneko Misionest-en Kongregazioko nagusia izan zen, eta Lekuineko monasterioaren eraikitzean esku hartu zuen. Kongregazioa Baionako apezpiku barrutitik aske ikusi nahi ez, Erroma eta Hego Ameriketan ibili zen, baina ez zuen bere helburua lortu. Azken urteetan Baionako kalonje izan zen. Erlijiozko gaiak erabili zituen bere idazlanetan: Bokazionea edo Jainkoaren Deia, Lille, 1887; Erlisionea. Eskual Herriari dohazkon egiarik beharrenak. Heren Ordreko chehetasunekin eta Meza-Bezperen othoitzekin, Lille, 1890; Heren Ordrea, 1890; Igandea edo Jaunaren Eguna, Lille, 1895. v Laffitek era honetan aipatzen ditu Arbelbideren ezaugarriak: formaren dotorezia, hiztegiaren aberastasuna, Euskal Herriko iturri klasikoetara jotzeko ardura (autore zaharrak, kantak, esaera zaharrak, atsotitzak), kalitate handia duelarik haren obrak. Erlijioaren azalpen argi eta xeheari, hizkuntzaren garapenari buruzko kezka gaineratu zion Arbelbidek.
- Arbeitza
- Arbeiza
- arbel
- Arbelaitz, Hilario
- Arbelaitz
- Arbelbide, Jean Pierre
- Arbelbide Mendiburu, Xipri
- arbeletxeko
- arbelondo
- arbendol
- arbendolondo