Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apure

Venezuelako estatua. 76.500 km2; 164.705 biztanle. Hiribubura: San Fernando. Mugak: Kolonbiako Errepublika mendebalde eta hegoaldean, Bolivar ekialdean, eta Guarico, Barinas eta Tachira iparraldean.  v  Orografia. Lurralde osoa laua da, mendebaldea izan ezik, 3.613 m-ko garaiera duen mendia sortzen baita han, Paramo de Tama izena duena. Gainerantzeko lurraldeak bi ordokitan banatzen dira, goi ordokia batetik eta behe-ordokia bestetik. Azken hau urak estalita egoten da, ibaiek gainez egiten baitute sarri (Apure, Meta, Arauca, Capanapro eta Cinaruco ibaiek batez ere). Urak estaltzen ez dituen zatiak, banco deituak, izaten dira uholdetan abelgorriaren babesleku. Uholdeak apirila eta azaroa bitartean izaten dira.  v  Ekonomia. Behi eta zaldi zaintza dira estatuan ekonomia baliabide nagusiak. Abelgorria, hil ondoren, airez garraiatzen da San Fernandotik eta Guasdualitotik hainbat herritara. Abeltzaintzan aritzen direnak, zuri eta indiarren arteko arrazakoak dira, eta badira bertako jatorriko talde gutxi batzuk ere. Apureko nekazaritza bertakoen elikagaietarako bakarrik izaten da.