Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apure

Venezuelako ibaia, Orinokoren adarra. Uribanteko iturrietatik abiatuta, 1.000 km-tako luzera du. Sarare ibaiarekin bat egiten du Uribanten eta hortik, Guasdualito igaro eta berehala hartzen du Apure izena. Suripa-tik aurrera zenbait ibaien ura jasotzen du ezkerraldetik, eta horietatik jasotzen dituen alubioi eramakinek uharte asko sortzen dituzte. Ibaia banatu eta berriro bat egiten duten ibaiadarretan zatitzen da bere ibilbidean.