Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

apido

izond. Zool. Intsektu himenopteroen ordenako familia batekoa. Hainbat mota daude, batzuk taldean bizi direnak, erlea adibidez, beste batzuk bakarrik bizi direnak eta beste batzuk bizkarroiak. Abdomenaren atzeko muturrean guruin pozoitsua duen ezten bat izaten dute. Mota ia guztiek kolore eta itxura desberdinetako ileak dituzte; mota beraren barruan ere kolore desberdinak aurki daitezke. Hegalak mintzezkoak izaten dituzte. Tronpa dute loreetatik nektarra xurgatzeko. Familia horretako moten artean, talde egonkorretan bizi direnetan, badira ar eta eme ernalkorrak eta langile antzuak ere. Habietan eztia gordetzen dute arrautzetik irteten direnean apido jaio berriak elika daitezen. Taldeka bizi direnetatik Apis generoa da ezagunena. Xilocopa violacea ez da taldeka biltzen eta Bombus lapidarius generoak berriz urtero osatzen ditu koloniak.