Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apia, via

Erromatik Capuaraino iristen zen erromatar bidea, K.a. 312an Apio Klaudio enperadoreak eginarazia. Regina viarum, «bide guztien arteko erregina» izena eman zioten. Hiru mende geroago Brindisiraino luzatu zuten. Kontu handiz eraiki zuten, harri gogorra eta porlana erabiliz batez ere. Sei metroko zabalera zuen bideak. Erroma inguruan hilobiak eta kristau garaiko eliza eta katakunbak (Sebastian Santuarena eta Kalixto Santuarena adibidez) aurkitu dira bide horren bazterrean.