Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aphodius

iz. Zool. Labezomorroaren familia bereko intsektua, normalean txikia, kolorez beltza edo horia, gorputz biribilekoa. Gorotz jalea da. Zimaurtegietan eta usteltzen ari diren landareen hondakinetan erruten ditu arrautzak. Ehunetik gora mota daude mundu osoan. Europan A. Prodomus, A. fimetarius eta A. granarius ezagutzen dira, besteren artean.