Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antofagasta

Txile iparraldeko hiria eta portua (Norte Grande). 169.824 biztanle (1983an). Nitratoaren eta kobrearen hiriburua. Arrantza portua. Unibertsitatea. Artzapezpikutegia.  v  Historia. Antzinako Boliviako Atacamak osatzen zuen Antofagasta probintzia (125.306 km2 eta 341.203 biztanle 1982an) Txileren eskuetara igaro zen Txile eta Boliviaren arteko gerraren ondoan («Ozeano Bareko Gerra», 1884).