Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antiseptiko

iz. eta izond. Med. Ustelketa eragozten duena. Eragile patogenoak deuseztatzen dituen edo ugaltzen uzten ez dien gai kimikoa. Antiseptikoak ez die gorputzaren ehunei kalterik egin behar eta gorputzaren babesak ere ez ditu hondatu behar. Alkohola, iodo tintura eta merkurokromoa, esaterako, dira antiseptiko arruntak. Gaur egun azaleko zaurietarako eta gaitzetarako besterik ez dira erabiltzen ia. Kirurgian ia ez dira erabiltzen, behinola bezala. Antiseptikoek zuten lekua antibiotikoek eta oro har asepsiak hartu dute, neurri handian.