Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antizikloi

iz. Meteor. Atmosfera presio handia dagoen lekua, bere inguruan haizea biraka mugitzen dena (ipar hemisferioan eskuinetara eta hego hemisferioan ezkerretara). Presio horren eraginez airea beherantz mugitzen da poliki, errotazio mugimendu batez, era horretara presioa erdialdetik ertzetarantz banatzen dela. Antizikloian bertan eguraldia ona izaten da normalean; udan oskarbi izaten da, baina neguan lainotsu.