Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antigorputz

iz. Med. Organismoan sartzen den antigenoari aurre egiteko sortutako proteina. Gorputzak berak sortzen du antigorputza antigenoak sor ditzakeen gaitzak galarazteko; odolean azaltzen da. Hiru funtzio betetzen ditu antigorputzak: a) Ezezagun diren molekula edo molekula zatiak ezagutzea. b) Horien eragina geldiarazi edo beraiekin bat eginda molekulak markatzea, horixe delarik hain zuzen kutsagaiztasunaren oinarria. c) Gorputz ezezaguna deusezteko beste erantzun fisiologikoak antolatzea (fagozitosia, lisia, anafilaxia, adibidez). Berez eta fisiologikoki sortzen da batzuetan antigorputza (eritasun bat sendatu ondoren adibidez, gorputza gaitz hori sortu duen antigenotik babesten duelarik). Bestetan, ordea, artifizialak izaten dira (antigeno jakin bat organismoan txertatuz horren aurka sorrarazten diren antigorputzak). Kutsakorrak diren gaien aurkako jarduera hori dela eta garrantzi handia ematen zaie antigorputzei, bizitzaren babesle eta osasunaren zaindari izaki.