Antigonos Monophthalmos
(«Begibakarra») Militar mazedoniarra (K.a. 384 - 301). Alexandro Handiaren jenerala, haren diadoko garrantzitsuenetakoa izan zen. Frigiako satrapa zelarik, bere probetxurako saiatu zen Alexandroren inperioaren batasuna berrantolatzen. Bere seme Demetrio I.ak lagunduta, beste diadokoen aurka borrokatu zen, garaitu eta hilarazi zuen Eumene, Kapadoziako satrapa, eta bere agintea Grezia, Asia Txikia eta Sirian barrena zabaldu zuen. K.a. 307. urtean Asiako errege izendatu zuen bere burua. Garaitu eta hil egin zuten Ipsos-ko guduan, Kasandro erregearen aginduz (K.a. 301).
- antigeno
- antigoaleko
- Antigona
- Antigono Ia Gonotas
- Antigono IIa Doson
- Antigonos Monophthalmos
- antigorputz
- Antigua eta Barbuda
- Antigua
- antiguar
- antihemorragiko