angelu
iz. Lurra, solairua. || Geom. Elkar ebakitzen duten bi lerrok edo bi gainaldek osatzen duten irudia, gradutan neurtzen dena. ik. kantoi. v Angelua osatzen duten lerroak edo gainaldeak aldeak dira, eta elkargune puntua edo ertza, erpina. v Alboko angeluak. Geom. Albo bat batera eta besteak alde desberdinetara dituzten angeluak. v Angelu auzokideak. Geom. Batera ez duten alboa lerro zuzenean duten alboko angeluak. v Angelu azimutala. Astr. Edozein gauzakiri, esaterako izar bati, zuzendutako ikus-lerroa dagoen plano bertikalak eta bertako meridianoak egiten duten angelu diedroa. v Angelu betegarria. Geom. Beste angelu batekin baturik bi angelu zuzenen balioa duena. v Angelu diedroa. Elkar ebakitzen duten bi planok osatzen dutena. v Angelu inskribatua. Erpina zirkunferentzian eta alboak kordak dituen angelua. v Angelu konbexua. Bi angelu zuzen baino balio txikiagoa duena. v Angelu konkaboa. Bi angelu zuzen baino balio handiagoa duena. v Angelu laua. Bi angelu zuzenen balioa duena (kasu honetan albo biak lerro zuzenaren gainean daude). v Angelu osagarria. Beste batekin batuz angelu zuzenaren balioa osatzen duena. v Angelu poliedroa. Lerro beretik pasa gabe puntu bat biek batera duten hiru plano edo gehiagok mugatzen duten espazioa. v Angelu zeiharra. Zeiharrean elkar mozten duten bi lerro edo bi plano osatzen dutena. v Angelu zirkunskribatua. Alde biak zirkunferentziaren tangente dituen angelua. v Angelu zorrotza. Angelu zeiharra, angelu zuzena baino itxiagoa edo txikiagoa. v Angelu zuzena. Ebaketa perpendikularra duten bi lerro edo plano osotzen dutena. v Barne angeluak. Ebakitzaile batek mozten dituen bi lerro zuzenen barruan daudenak. v Erreflexio angelua. Fis. Izpi islatu batek azalera islatzailearen normalarekin intzidentzia puntuan egiten duena. v Errefrakzio angelua. Izpi errefraktatu batek ingurune garden biren banaketa azaleraren normalarekin intzidentzia puntuan egiten duena. v Intzidentzi angelua. Argi izpi batek edo ibilbide batek azalera baten normalarekin intzidentzia puntuan egiten duena. v Kanpo angeluak. Geom. Ebakitzaile batek mozten dituen bi lerro zuzenen barruan daudenak. v Makurdura angelua. Geom. Edozein puntutan ibilbidearen ukitzaileak puntu horretako horizontalarekin egiten duena. v Txandakako barne angeluak. Bi lerro zuzen mozten dituen ebakitzailearen albo desberdinetan kokaturiko barne angeluak, auzokideak izan gabe. v Txandakako kanpo angeluak. Bi lerro zuzen mozten dituen ebakitzailearen albo desberdinetan kokaturiko kanpo angeluak, auzokideak izan gabe.