Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anergia

iz. Med. Alergiarik eza; infekziozko kutsadura bati aurre egiteko indar falta. Alergia motako gertakaria da anergia. Organismoak ez du inolako erantzunik ematen kitzikaduraren aurrean, ez du ematen erantzun normalik, ezta patologikoa den erantzunik ere. Gaitzen bat dagoenean edo erreakzio funtzioak ondo ez dabiltzanean agitu ohi da gertaera hori, tuberkulosi gaitzean adibidez, Koch baziloa organismoan sartu eta honek erantzunik ematen ez duenean.