Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anemometro

iz. Meteor. Haizearen lastertasuna neurtzeko erabiltzen den tresna. Hiru dira anemometro mota ezagunenak: Robinsonena, metereologian erabiltzen dena; palaxka bidezkoa, haize bideetan haizea zein lastertasunetan igarotzen den neurtzeko erabiltzen dena; eta Pitoten hodia, presio estatiko eta dinamikoa aldi berean neurtzen dituena; horiek ezagututa gas lasterren lastertasuna zenbatekoa den jakin baitaiteke. Lehenak presioa eta mugimendua hartzen ditu kontutan, gurpilak zenbat bira ematen dituen zenbatzen du eta hortik ateratzen du haizearen lastertasuna zenbatekoa den. Palaxka bidezkoak errota itxura du baina txikia izaten da. Haize gutxi dagoen tokietan lastertasuna zenbatekoa den neurtzeko erabiltzen da, haize bideetan, etab.