analfabetismo
iz. Alfabetatu gabearen egoera; lurralde batean analfabetoak izatea. Analfabetismo maila: herrialde bateko jendetzari buruzko analfabetoen ehunekoa. v Gauza zaila da herri batek garapen ekonomikoa eta industriala lortzea analfabetismo maila handia badu. 1978an 800 bat miloi analfabeto zeuden munduan, eta horietatik 500 miloi, hau da, % 60, emakumezkoak ziren. Analfabetismoaren eta garapenaren arteko harremana garbi ikus daiteke Sobietar Batasuna izaneko herrietan eta Estatu Batuen kasuan: lehenengoan tsar-en garaian analfabetismoa % 76 zen, 1981 urtearen inguruan % 2; Estatu Batuetan 1870ean biztanleriaren % 20 analfabetoa zen, eta gaur egun aurrekoaren kopuru bera. UNESCO-ren datuen arabera analfabetismoa gorantz doa munduan: Afrikan % 85 dira analfabeto, Nepal-en % 95, etab.
- anakrusi
- analepsia
- analeptiko
- analergia
- analergiko
- analfabetismo
- analfabeto
- analgesia
- analgesiko
- analisi
- analista