Amis, Kingsley
Britainiar idazlea (Londres, 1922 - Londres, 1995). Oxford Unibertsitateko St. John’s College ikastetxean ikasi zuen. Lucky Jim (1954, Jim zoriontsua) bere lehen nobela pikareskoak ongi merezitako arrakasta izan zuen. Unibertsitateko irakasle gazte bat antiheroitzat agertzen duen satira garratz honetan, 1950eko hamarkadako gizarte britainiarraren kritika zorrotza egiten da, eta eragin handia izan zuen Britainia Handiko hainbat antzerkigile eta eleberrigile gazteengan. Urte haietan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen “gazte haserreen” taldeko kide ezagunena izan zen Amis. Amisen beste nobela aipagarriak dira: That uncertain feeling (1955, Duda-mudazko sentimendu hori), A fat Englishman (1963, Ingeles gizena), James Bonden pertsonaia agertzen duen Colonel Sun (1968, Sun koronela), mamu-istorioak dituen Gizon berdea (1969), zientzia fikziozko The Alteration (Aldaketa, 1976), The Jake’s thing (1979, Jakeren kasua), feminismoaren aurkako Stanley eta emakumeak eleberria (1984), etab. 1986an Brooker saria irabazi zuen Galesko erdi mailako klaseari buruz hausnarketa komikoa egiten duen The Old Devils nobelarekin. Ipuinak, poemak (1979, Collected poems), saiakerak eta kritika lanak ere idatzi zituen. 1990ean sir titulua eman zioten.
- aminofenol
- amiral
- amirun
- amirundu, amirun, amiruntzen
- amiruntze
- Amis, Kingsley
- Amis, Martin
- amish
- Amitabha
- amito
- amitosi