Amezaga, Elías
Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1921 - 2008). Zuzenbide ikasketak egin zituen Oviedoko Unibertsitatean. Hainbat antzerki lan kaleratu zituen, besteak beste Secreto profesional (1935) eta Las tres marietas (1952). Inkisizioaren inguruan egindako ikerlanen emaitza dira Auto de fe en Valladolid eta Guía del perfecto inquisidor liburuak. Kaleratutako bere obren artean daude: Redentor del mundo (1950), Enrique Quarto (1974) eta Autores Vascos (1984). Hainbat egunkari eta aldizkaritan ere eman zituen argitara bere artikuluak.