ameskeria
iz. Egiazkotzat hartzen den irudipen alegiazkoa. Ameskeria baten ondotik ibili. v Psik. Amets egiten duenaren irudipen edo fantasia, esna dagoenarengan gertatzen dena. Nerabe aroarekin lotura estua izaten du gehienetan; bizitzako aro horren hasierak duen berezitasun bat da, hain zuzen. Subjektuak errealitatean erdietsi ezin dituen helburuak lortzen ditu ameskerietan, pertsona helduak baino lortzen eta egiten ez dituen gauzak, alegia. Dena dela, gizaki helduei ere gertatzen zaie. Gizarteak, bere moralak eta beste zenbait faktorek ezartzen dizkion mugak direla eta, gizonak ezkutuan gordetzen ditu, subkontzientean, bulkada eta desira asko. Batzuetan, bulkada horiek askatu behar izaten dira, eta agerian egin ezin denez, ameskeriaren bidez azaleratzen dira.