Ameskoabarrena
Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea). Améscoa Baja du izen ofiziala, 1998ko datuen arabera, 827 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Artatza, Bakedao, Barindao, Ekala, Gollao, Ameskoako San Martin eta Zudaire kontzejuek osatzen dute udalerria, azken hau dela buru.