Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

American National Standards Institute (ANSI)

(Eusk. Amerikar estandar nazionalen institutua). Merkataritza eta komunikabideetarako arauak finkatzen dituen Estatu Batuetako enpresa eta industrien erakundea. Mikroordenagailuen alorrean programazio hizkuntzak, SCSI interfazeak eta komunikazio protokoloak arautzen ditu. Informatika programa bat sistema batetik bestera eramateak sor ditzakeen arazoak ekiditeko ANSIk gomendatzen dituen arauak betetzen dituzte FORTRAN, COBOL eta C programazio hizkuntzek.