Ambartsumian, Viktor Amazaspovitx
Georgiar astrofisikaria (Tbilisi, 1908 - Biurakan, 1996). Izarren eraketari eta elkarketari buruz egin zituen ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Leningradeko Unibertsitatean ikasi zuen. Biurakango Astrophysical Observatory behatokia sortu zuen, eta bertako zuzendaria izan zen. Armeniako Zientzien Akademiako lehendakaria ere izan zen (1947-1993). 1960an Bruce domina irabazi zuen. International Astronomical Union elkarteko lehendakaria izan zen, eta Lurretik kanpoko zibilizazioei buruz hainbat hitzaldi eman zituen.
- Amazonas
- Amazonas
- Amazonia
- amazonita
- amazulo
- Ambartsumian, Viktor Amazaspovitx
- Ambasaguas
- Ambler, Eric
- Amboseli parke nazionala
- Ambrosiana
- Ambrosini, Carlo