Altman, Robert
Gidoigile, ekoizle eta zinemagile estatubatuarra (Cansas City, Missouri, 1925 – Los Angeles, 2005). Bere filmen izaera ikonoklasta, berezi eta berritzaileagatik ezaguna. 1990eko hamarraldian film asko egin zuen; ezagunenak hauek dira: The Player (1992) arrakastatsua, Estatu Batuetako zinema munduaren satira agertzen zuena; Short Cuts (1993) eta Kansas City (1996), jokoa, prostituzioa, mafia, politika eta jazza nahasten dituen istorioa. 2000. urtean Dr. T and The Women zuzendu zuen. Sari asko jaso zituen; azken urteotan nagusia Veneziako Jaialdian eman zioten Urrezko Lehoia da, bizitza osoko lanari eskainia (1997).