Altolaguirre, Manuel
Espainiar poeta (Malaga, 1905 - Burgos, 1959). 27ko Belaunaldiko olerkari taldekoa. Orduko poesiarako funtsezkoa izan zen Litoral aldizkariaren argitaratzailea, beste zenbait aldizkari eta poesia bildumarekin batera. Gerra ostea Kuban eta Mexikon igaro zuen. Haren poesian nabaria da Juan Ramón Jiménez eta Pedro Salinasen eragina. Altolaguirreren idazlanen artean nabarmentzekoak dira: Las islas invitadas (1926), Ejemplo (1927), Poesía (1931), Soledades juntas (1931). Erbestean beste zenbait poema liburu argitaratu zituen: Fin de un amor (1949), Poemas de América (1955). Abangoardismo arrastorik aurkitzen ez den poeta honen olerkigintzaren ezaugarri nagusia musikaltasuna da.
- altimetria
- altimetro
- altiste
- Altman, Robert
- Altman, Sidney
- Altolaguirre, Manuel
- Altonaga Sustatxa, Kepa
- altruismo
- Altsasu
- Altsasuko Mahaia
- altsi