Altdorfer, Albrecht
Alemaniar margolari, marrazkilari, grabatzaile eta arkitektoa, Dureroren dizipulua (Regensburg, 1480 inguruan - Regensburg, 1538). «Danubioko eskola»ko artista nabarmen honek zeregin ofizialak bete zituen Regensburgen, hiriko arkitektoa ere izan zelarik. Pasarte irudiak landu zituen lehenengoetako margolaria. Hala, parajea erabateko protagonista ageri da San Jorge oihanean (1510) edo Alexandoren gudua (1529) bezalako koadroetan. Beste obra batzuetan garrantzi handiagoa eman zion arkitekturari eta argi efektuak landu zituen: Jaiotza (1520). Halaber, grabatuak (xilografia eta akuaforteak) eta marrazkiak egin zituen. Pintura italiarretik zerbait badu ere, gehienbat gotiko berantiarra da berea, osagarri germaniarrak agerian dituena.