Altarriba Ordoñez, Antonio
Espainiar idazlea (Zaragoza, 1952). Frantses literaturako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Idazketaren alderdi bisualak eta irudiaren aukera narratiboak interesatzen zaizkio. Zenbait liburu idatzi ditu horren inguruan (Ensayo sobre una década de historieta española, 1987; La España del tebeo. La historieta española de 1940 a 2000, 2001), eta baita artikulu ugari ere bertako zein atzerriko aldizkarietan. Bereak dira, besteak beste, El filo de la luna (1994) eleberria, Cuerpos entretejidos (1996) kontakizun erotikoen bilduma, eta La memoria de la nieve eleberria. Azken liburu horrek 2003ko Euskadi Saria irabazi zuen gaztelaniazko literaturaren alorrean. Artikuluak idazten ditu hainbat hedabidetako iritzi eta kultura ataletan, eta haien arteko onenen hautaketa bat argitaratu zuen 2000an, Contracorriente izenburupeko liburuan.
- altalita
- Altamira, Jose Joaquín
- Altamira
- Altamira
- altaratu, altara, altaratzen
- Altarriba Ordoñez, Antonio
- Altdorfer, Albrecht
- alter ego
- alternadore
- alternantzia
- alterno