Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alpe d’Huez (L’)

Frantziako Alpeetan dagoen negu kiroletarako geralekua (Isère, Grenoble). Frantziako txirrindularien itzulian (Tourrean) ia urtero bukatzen da etapa bat mendi honetan. Esan ohi da etapa honen bukaeran mailot horia daramanak eramango duela Tourra bukatzen den egunean ere.