Alfvén, Hannes
Suediar fisikaria (Norrköping, 1908). Ezaguna da tenperatura handitan ionizaturiko gasei buruzko ikerketarengatik. Plasmak aztertu ditu, bai eta berauen jokaera eremu magnetiko, elektriko eta grabitaziozkoetan ere. Bere izena daramaten uhinak aurkitu zituen; uhin horiek lurreko magnetosferan eta antzeko ingurunetan prozesu magnetohidrodinamikoz hedatzen dira. 1970eko Fisika Nobel Saria jaso zuen Louis Néel-ekin batean.