Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Albret

Gaskoniako eskualdea, egungo Gironda, Landes, Gers eta Lot eta Garona departamenduetako lurrak hartzen zituena. Hiriburua, Labrit (antzinako Albret, Landak). 1.000 biztanle inguru. XIII. mendean halako garrantzia ez bazuen ere, ezkontza, dohaintza eta oinordekotzak medio, Gaskoniako familia nagusi bihurtu zen Albreteko Etxea XIV. mende erdialdetik aurrera. XV. mendearen bukaeran Nafarroako erregetza lortu zuen (Joan III.a Albretekoa Margarita Nafarroako erreginarekin ezkondu zen, 1483) eta handik aurrera Nafarroako errege-erreginak Albreteko jaun-andreak ere izan ziren. Henrike IV.a Joana III.a Albreteko semearen erreinaldian lotu zen Nafarroa Frantziako erreinuari, aurrerantzean Frantziako erregeak Nafarroakoak ere izanik. Albreteko Etxea, bestalde, Cesar Febus azken kondearen heriotzaz batera iraungi zen.