Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

alborengo

iz. Pneumonia.  v  Alborengoaren kausak era askotakoak badira ere, % 90a kutsadura sortzen duten mikrobioei dagokio. Gehien agertzen den alborengoa bakteriazkoa da, eta batez ere, neumokokoarekin batera agertzen dena; beste batzuk, birasikoak dira (gripea, txarranpina), mikosikozkoak eta alergiazkoak. Bigarren mailakoak dira odol zirkulazioaren ondoezagatik edo beste gaitz batzuen kutsaduratik sortuak. Sintomatologiari dagokionez, kausaren arabera aldatu egiten da; hala ere, sukarra, eztula eta disnea beti agertzen dira.