albo 1 (alba-)
iz. (Gorputzari buruz). Saihetsa. || Zerbaiten edo norbaiten eskuineko edo ezkerreko aldea. ik. aldamen. Atearen buru eta alboak. || Kasu atzizkiak hartzen dituenean ezin du eskuineko, ezkerreko, bi edo antzeko mugagarririk eraman. Horrelakoetan alde erabiltzen da. Zeure alboan duzu: ondoan duzu. || Albora egin. ik. alboratu. Ezkerreko horman albora egin du eta laster jausiko da. || Alboka. adlag. Oreka galtzeko zorian, zabuka. || Albokera adlag. Zeharka. Albokera begiratu.