Albistur Marin, Xabier
Euskal politikaria (Doneztebe, 1944). Filosofia eta letretan eta soziologian lizentziatua. Hainbat urte enpresaren munduan eman ondoren, 1980tik 1983ra Eusko Jaurlaritzako Lan eta Ekonomia Sailburuorde izan zen. EAJ zatitu eta EA sortu zenean, Carlos Garaikoetxearen eraginez sortutako alderdira bildu zen, eta alderdi horrekin izan zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu 1983tik 1987ra. 1987tik 1991ra Donostiako alkate izan zen, EA alderditik. 1993an Madrilgo kongresurako diputatu hautatu zuten, eta 1996. urteaz geroztik EAJ alderdiko senatari da.
- albistari
- albistaritza
- albistatu, albista, albistatzen
- albistatze
- albiste
- Albistur Marin, Xabier
- albitz
- Albiztur
- Albizu, Enrike
- Albizu, Mikel
- albo 1 (alba-)