Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

albaniera

iz. Albaniako hizkuntza ofiziala. 2.000.000 hiztun, Albania, Kosovo (Jugoslavia barneko lurralde albaniarra) eta Italia nahiz Greziako kolonia albaniarretan banatuak. Hizkuntza indoeuropar hau antzinako iliriko edo dazieratik dator, eta lehen testu idatzia 1462koa da. Bi dialekto nagusi ditu: toskoa eta guegoa. Historian zehar, hizkuntza idatzian, bertakoez gainera, alfabeto eslaviarra, grekoa eta arabiarrak erabili badira ere, 1908tik aurrera letra latinoak erabiltzen dituzte.