Albanese, Giacomo
Italiar matematikaria (Geraci Siculo, Italia, 1890 - Sao Paulo, Brasil, 1948). Palermoko fisika institutuan ikasi zuen eta 1903an graduatu zen. Doktoregoa Scola Normale Superioren bukatu zuen 1913an, eta tesiari 'Ulisse Dini' saria eman zioten. Hurrengo urteetan Pisan ibili zen irakasle; 1920. urtean Paduara joan zen Severiren laguntzaile izateko. Urte horretan bertan analisi eta aljebra irakasle postu bat onartu zuen Livornoko Ontzigintza Akademian. Cataliako Unibertsitatean ere aritu zen Palermora itzuli baino lehen. 1929tik aurrera katedra bat bete zuen Pisan, 1936an Sao Paulora joan zen arte; hantxe geratu zen hil arte. Albanesek gainazal aljebraikoetako kurbak eta barietate aljebraiko baten generoa landu zituen, besteak beste. Singulartasunen problemaren ebazpena –geometria aljebraikoan oso garrantzitsua–, ikertu zuen eta, alor horretan, ekarpen ugari egin zuen. Riemann-Roch problema ere aztertu zuen. “Albanese barietateak”, geometria aljebraikoan oso tresna baliagarria direnak, sortzeagatik da ezaguna.
- albaitari
- albaitaritza
- albaitero
- Albako Dukeak
- albakora
- Albanese, Giacomo
- Albania
- albaniar
- albaniera
- albaraka
- albaran