Akaiarra, Liga
K.a. V. mendean sortu zen Akaiako hamabi hirien konfederakuntza. K.a. 280. urtean berriz ere egituratua, mazedoniarren agintearen aurka altxatu zen. Ipar Peloponesora zabaldua, ez zuen hala ere Espartarekiko ituna lortu. Bat eginik azkenik mazedoniarrekin, etoliarren aurkako gerra irabazi (K.a. 220-217) eta, ondoren, Esparta konkistatu zuten (K.a. 188). Erromatarrek suntsitu zuten liga K.a. 146. urtean, Leukopetran lorturiko garaipenaren ondoren.
- Akademgorodsk
- akademia
- akadiera
- Akaia
- akaiar
- Akaiarra, Liga
- Akaiev, Askar
- akain
- akain-belar
- akaiu
- akamailu