Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Akademgorodsk

(Errus. «Jakitunen hiritxoa»). Sobietar Batasuna izan zeneko hiria (Errusiako Errepublika), 1959. urtean eraikia, Novosibirsk-etik hurbil, Mendebaldeko Siberian. 35.000 biztanle inguru. Zientzia ikerketa bultzatzeko eraiki zen hiri honetan Unibertsitatea; Goi Ikerketarako hamazazpi institutu daude.